Bilbao Basket
Igandean, 12:30ean
Unicaja-Bizkaia: "Oreka eta kontzentrazioa" eskatu du Katsikarisek
Erredakzioa
"Fisikoki oso ondo daude eta askotan neurketaren dinamika aldatzen dute hein handi batean defentsari esker eta horrek akats pilo eragiten ditu", esan du Bilbao Basketen entrenatzaileak.
Fotis Katsikaris Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzaileak "oreka eta kontzentrazioa" eskatu die jokalariei Unicajari irabazi eta jarraian laugarren garaipena eskuratu ahal izateko.
"Oreka behar dugu taulapeko eta kanpoko jokoen artean. Unicajaren aurka hasieratik behar dugu kontzentrazioa, markagailuari begiratu barik", azaldu du.
"Indar fisikoa eta oldarkotasuna" dira Katsikarisen ustez kontutan hartu beharreko faktore nagusiak Aito Garcia Renesesen taldearen kontrako partidan.
"Fisikoki oso ondo daude eta askotan neurketaren dinamika aldatzen dute hein handi batean defentsari esker eta horrek akats pilo eragiten ditu. Gainera erasoko erreboteetan oso oldarkorrak dira eta Carlos Jimenez bezalako jokalaria dute", gaineratu du.