Bilbao Basket
Bizkaia Arenan
Bilbao Basket-Cajasol (63-60): Bilbotarrek garaipena lortu dute
Josu Bilbao
Erredazkioa
Katsikarisen gizonek seigarren garaipena lortu dute jarraian, Blumsen 2 hiruko eta Salgadoren bi saskiraketari esker.
Bizkaitarrek garaipena garrantzitsua lortu dute etxean, ACBko seigarrena jarraian, partidaren azken minutuan Blumsek eta Salgadok lortutako saskiratzeei esker. Cajasol aurretik izan da partida osoan zehar baina azken minutuan lortu du markagailuari buelta ematea Katsikarisen taldeak.
Bizkaia Bilbao Basketek ez zuen partida ongi hasi, sevillako jokalariek haien jaurtiketak erraz sartzen hasi zirelako. Chris Warren erantzuten saiatu zen baina bere taldekideek ez zuten amerikarra lagundu erasoan. Alex Mumbruk falta teknika bat ikusi zuen eta hortik aurrera Cajasol aurretik jarri zen argi eta garbi 0-7ko partzialaz. Marko Banic izan zen andaluziarren saskiratzeak erantzuten bakarra eta Joan Plazaren taldeak, 10-15 aurretik bukatu zuen lehen laurdena.
Bigarren laurdenean, defentsa sendoak izaten jaraitu zituzten bi taldeetan baina Katsikarisen mutilek ezin izan zituzten Savanovic eta Tyrone Ellis gelditu. Cajasol markagailuan joan zen (14-22) eta etxekoek ez zituzten jaurtiketak saski barrura sartu emaiyzari buelta emateko. Atsendenaldira, 23-33 joan ziren andaluziarrak aurretik.
Hirugarren laurdenean, bizkaitarrak 10 puntuko aldea jaisten saiatu ziren eta nahiz eta 5 puntura jartzea lortu zuten, (33-38), Cajasolen Tariq Kirksayk laurden ona jokatu zuen, bilbotarren defentsa apurtuz eta puntuak lortuz. Hirugarren laurdenaren amaneran, bilbotarrak 5 puntura jartzea lortu zuten Mumbruren saskiraketei esker (40-45).
Azken laurdenean Cajasolek 5 aldeko abantaila mantentzea lortu du (54-59) partidaren azken minutuan heldu den arte. Orduan agertu zen Janis Blums eta jarraian sartu zituen bi hirukori esker, partidan lehendabiziz Bizkaia Bilbao Basket aurretik jarri zen 60-59. Ondoren Javi Salgadok jaurtiketa libreak sartu zituen 62-59ko markagailua ezarriz. Azken emaitza 63-60koa izan zen eta horrela bilbotarrak playoff postuetara hurbiltzen dira apurka.
- Fitxa teknikoa:
63 - Bizkaia Bilbao Basket (10+13+17+23): Javi Rodríguez (-),Warren (13), Mumbrú (12), Hervelle (-) eta Moiso (2) - hasierako bostekoa-;Salgado (7), Blums (15), Seibutis (3), Vázquez (-), Markota (-) yBanic (11).
60 - Cajasol (15+18+13+14): Calloway (9), Ellis (8), Kirksay (7),Savanovic (9), Triguero (3) -hasierako bostekoa-, Satoransky (4), Douglas(5), Miso (9), Radenovic (6) y Cabanas (-).
Partzialak: 10-15, 23-33 (atsedenaldia); 40-46 y 63-60 (amaiera).