Bilbao Basket
Eurocup (Final-laurdenak)
Bilbao Basket-CEZ Nymburk, (46-52): Gasteizko 'Lauko Finalera'
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bizkaiak sei puntugatik galdu du, baina joaneko partidan 12 puntuko abantaila zuzenez Gasteizen jokatuko den finalean egongo da.
Bizkaia Bilbao Basketek Eurocupeko ''Lauko Finalerako'' txartela lortu zuen BECen CEZ Nymburk taldearen aurka 46-52 galdu ondoren. Bizkaitarrek 12 puntuko aldea zekarten joaneko partidatik eta azkenean sei puntuko abantailaz irabazi du kanporaketa.
Partida oso berdindua izan zen lehen laurdenean. Markagailua estu joan zen eta lehen hamar minutuak Bizkaiaren aldeko 13-12ko emaitzarekin bukatu ziren. Bigarren laurdenean kanpoko taldea izan zen nagusi. Bilbao Basketek ez zuen bere jokoan aurkitu eta sei puntuko aldeaz iritsi ziren bisitariak atsedenaldira (18-26).
Aldageletatik bueltan Bizkaia indartsu kantxaratu zen eta aldeak azkar murriztu zituen. Hirugarren laurdena 35-36ko emaitzarekin bukatu zen. Azken laurdenean Nymburk izan zen nagusi, baina kanporaketa ez zen inoiz arriskuan egon Bizkaiarentzat.
Azkenean 46-52 galdu zuen Bilbao Basketek, baina Gasteizko ''Lauko Finalerako'' txartela eskuratu zuen.
Fitxa teknikoa:
46 - Bizkaia Bilbao Basket (13+5+17+11): Javi Rodriguez (3), Warren (4), Mumbru (10), Hervelle (2) eta Banic (12) -hasierako bostekoa-; Salgado (2), Blums (5), Seibutis (8), Markota (-) eta Moiso (-).
52 - CEZ Nymburk (12+14+10+16): Arthur Lee (12), Ronald Lewis (5), Kremen (3), Ricci (6) y Benda (10) -hasierako bostekoa-; Lenzly (8), Pumprla (6), Sokolovski (-) eta Necas (2).