Itxi

Bilbao Basket

Erakustaldia

Power Electronics Valentzia, Eurocupeko txapelduna

Erredakzioa

El equipo valenciano ha dominado de principio a fin la final ante el Alba Berlín (44-67) y se ha llevado el título europeo en Vitoria-Gasteiz.

Power Electronics Valentziak Eurocup txapelketa irabazi du Alba Berlin irabazita (44-67) Gasteizko Fernando Buesa Arena Pabilioian eta hurrengo urtean Euroliga txapelketa aurrenekoz jokatzeko txartela lortu du.

Talde espainiarraren historiaren partida garrantzitsuenetako batean, Neven Spahijaren taldeak txapela lortu du talde alemaniarrak aurreneko hamar minutuetan sortutako arazoak gainditu ondoren. 2003an ULEB Kopa irabazi zuen garaiko Pamesa Valentziak.

Power Electronics taldeari nahikoa izan zitzaion defentsan sendo aritzea bigarren laurdenean hamalau puntuko errenta zabaltzeko. Atsedenaldira 36-22koa zen markagailuak erakusten zuen emaitza.

Partida amaitzeko lau minutu falta zirela eta markagailuan 60-35ekoa zela, zale laranjak garaipena ospatzen hasi dira, Buesa Arena jai erraldoi bat bihurtuta.

Fitxa teknikoa:


Power Electronics Valencia-Alba Berlin.