Bilbao Basket
Igandea, 12:30ean
Bilbao Basket-Valladolid: Partida igandean jokatuko da
Erredakzioa
Epaileek jardunaldi honetarako deitutako grebak igandera atzeratu du Bilbo taldeak ACB ligan aurten jokatuko duen azken partida.
&' || 'nbsp;ACBko epaileek jardunaldi honetarako egindako greba-deialdiak eragina izan du Bizkaia&' || 'nbsp;Bilbao&' || 'nbsp;Basket eta Blancos de Rueda Valladolid taldeen arteko partidarengan.&' || 'nbsp;Neurketa larunbatean jokatzekoa zen, baina azkenean igandean jokatu beharko da 12:30ean.
Valladolidi irabaztera "behartuak"
Bilbao Basketen entrenatzaileak,&' || 'nbsp;Fotis&' || 'nbsp;Katsikarisek, bere taldeak&' || 'nbsp;Valladolid mendean hartzeko "beharra" duela adierazi du.&' || 'nbsp;Nahiz eta play offa jokatzeko aukerarik ez duten, bere zaleei "partida ona eskaini" behar zaiela uste du teknikari greziarrak.
"Bigarren tzuli honetan egin dugun lana, lehendabizi mailari eusteko eta ondoren posturik onenean amaitzeko, denok elkarrekin egin dugu.&' || 'nbsp;Badakigu ezer ez dela aldatuko, baina modurik onenean amaitu behar dugu liga", esan du Katsikarisek.
Prestatzaile greziarrak bere jokalariak "maila onean" arituko direla baieztatu du, denboraldiko hamaseigarren garaipena lortzeko helbuurarekin -ACBn taldearen bigarren markarik onena litzateke- eta ondorioz&' || 'nbsp;Europara itzultzeko aukerak eman ditzakeen bederatzigarren postua lotzeko.
"Europa merezi dugu&' || 'nbsp;Eurocup txapelketa Euroliga jokatuko duten bi taldeen atzetik amaitu dugulako.&' || 'nbsp;Gainera, lehiakorrak garela erakutsi dugu, zale askorekin eta pabilioi berriarekin. Bizkaiak beharrezko guztia dauka Europan egoteko eta hori baloratu behar dute", adierazi du.