Bilbao Basket
Igandean, 12:30ean
Bilbao Basket-Valladolid: Bederatzigarren postuari eutsi nahi diote
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak garaipena bilatuko du Porfi Fisacen taldearen aurka, hurrengo denboraldian gonbidapen bidez Europan jokatzeko aukerak izaten jarraitzeko.
Partida, azkenengoa izan daiteke Bilbon jokalari batzuentzat, izan ere, Axel Hervelle, Real Madrilera itzuliko baita Urtarriletik Bizkaia Bilbao Basketen lagatuta egon eta gero. Gainera, kontratua bukatzen duten jokalariek ere, hurrengo urtean Katsikarisen aginduetara jarraitzeko aukera gutxu dituzte, hala nola, Damir Markota, Paco Vazquez edota Jerome Moiso.
Valladolidek presio gabe jokatuko du partida, izan ere, 31. jardunalditik mailari eustea ziurtatuta izan duelako. Gainera, Porfi Fisacek, Leo Waskiewicz, harrobiko pibot gaztea probatu ahal izango du Barakaldon. Nahiz eta Pucelako taldeak ez duen ezer jokoan, bizkaitarrek Eorpan jokatzeko aukerak bilatuko dituzte eta beraz, partida, bizia eta interesgarria izango da.