Bilbao Basket
Bilbao Basketi agur
Javi Salgadok agur esan du "egindakoaz harro, baina penaz"
Erredakzioa
Klubak 14 zenbakidun elastikoa erretiratzea erabaki du, eta eskegita izango da datorren urtetik aurrera Miribillako polikiroldegi berrian.
Javi Salgado antolatzaile bilbotarrak agur esan dio&' || 'nbsp;Bilbao&' || 'nbsp;Basketi, klubean bederatzi denboraldi eman ondoren. Bi aldeek geratzen zitzaien urtebeteko lan hitzarmena bertan behera uztea erabaki dute. "Egindakoaz harro joango naiz, baina pena ere badut".
Salgadok Kasillan egin du bere azken prentsa-agerraldian,&' || 'nbsp;Xabier Jon&' || 'nbsp;Davalillo&' || 'nbsp;Bilbao&' || 'nbsp;Basketeko presidentea eta Jon&' || 'nbsp;Arrinda ohorezko presidentea aldamenean zuela.