Itxi

Bilbao Basket

2,08 metroko pibota

Tim Kempton, Bilbao Basketen hirugarren fitxaketa

Erredakzioa

RETAbet Bilbao Basketek 22 urteko eta 2,08 metroko pibot estatubatuarra fitxatu du datorren denboraldirako.

  • Tim Kempton. Argazkia: Bilbao Basket

    Tim Kempton. Argazkia: Bilbao Basket

RETAbet Bilbao Basketek Tim Kempton pibot estatubatuarra fitxatu du datorren denboraldirako. Hala iragarri du klubak astelehen honetan. NBAko jokalari ohia izan zen Kim Kemptonen semea da.

Tim, Scottsdale (Arizona) jaio zen, 22 urte ditu, eta 2,08 metroko altuera du. Lehigheko Unibertsitatetik dator eta Patriot Leagueko jokalari onena izendatu zuten 2015. eta 2016. urteetan.

Senior mailan 20,4 puntu sartu, 10,3 errebote hartu eta 1,3 txapel jarri ditu partidako NCAA1 ligan. NCAA1 ligaren historian 2.000 puntu sartu eta 1.000 errebote hartu dtuztenean artean dago Bilbao Basketek fitxatu duen jokalaria.

a.