Itxi

Bilbao Basket

FITXAKETA

RETAbet Bilbao Basketek Mickell Gladness fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

Esperientzia handiko jokalaria da, eta 26 partida jokatu ditu NBAn Miami Heat eta Golden State Warriors taldeetan.

  • Azken fitxaketa

    Azken fitxaketa

RETAbet Bilbao Basket taldeak beste jokalari baten fitxaketa iragarri du bart, 31 urteko Mickell Gladness estatubatuarrarena.

Denboraldia amaitu arte sinatu du kontratua talde bilbotarrarekin. Pibota da, eta 2,11 metroko altuera du.

2011-12 denboraldian 26 partida jokatu zituen NBAn, Miami Heat eta Golden State Warriors taldeetan, hain zuzen ere. Australian, Zeelanda Berrian eta Estonian ere jokatu du Bilbao Basketeko jokalari berriak.

 

rriak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket