Itxi

Bilbao Basket

Bilbao Basket

Paco Vazquez: 'DKV talde oso potentea da'

Erredakzioa

Jokalari katalanak ezker eskuko hatzamar bat apurtuta du, baina bere taldekideak animatzen jarraitzen du. Horrela, Badalonako taldearen arriskuaz abisatu die.

Paco Vazquez ezker eskuko hatzamar bateko urratzetik berreskuratzen dabil, baina talde beltza gertutik jarraitzen du. Joventuten jokatutako katalanak, bere talde ohiaren arriskuaz abisatu du. “Partida oso zaila izango da, haiek etxean galtzetik baitatoz” adierazi du Vazquezek. “Talde oso potentea izaten jarraitzen du DKV-k. Gu porrot batetik heltzen gara partida honetara eta sailapena begiratu gabe jokatu beharko dugu” esan du jokalari katalanak.

Gainera Vazquezek adierazi duenez, “Lehen itzuliko eta Liga amaierako sailkapena egin ditugun gauzen ispilua izango da”.