Itxi

Bilbao Basket

Denboraldi osorako hitzarmena

Fisher: 'Itzultzeko konbentzitu nauena kontratua izan da'

Erredakzioa

Bizkaia Bilbao Basketek, bestalde, "zorte ona opa nahi" izan dio Xabier Jon Davalillo presidente ohiari ohar baten bidez.

Josh Fisher estatubatuarra "pozik" agertu da Bizkaia Bilbao Basketera itzultzearekin. Denboraldi osorako kontratua sinatu du eta luzatzeko aukerarekin, Bilbora iritsi zen lehenengo unetik nahi zuena, hain zuzen.

"Itzultzeko konbentzitu nauena kontratua izan da. Hasieratik nahi nuen hori. Nik Bilbon jarraitzea nahi nuen, baina hilabete bateko kontratua eskaini zidaten eta Real Madrilek hirukoa. Orain itzuli naiz eta oso pozik nago", adierazi du.

Bizkaia Bilbao Basketek, bestalde, "zorte ona opa nahi" izan dio Xabier Jon Davalillo presidente ohiari taldea "saskibaloiaren elitean hazten lagundu" duelako.