Itxi

Bilbao Basket

Arriskuan

RETAbet Bilbao Basket jaitsiera postuetan dago, Joventuten garaipenaren ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Beltzezko gizonek Malagan jokatuko dute igande honetan liga amaitu arteko bost finaletatik lehenengoa.

  • Mrsic, bilbotarren entrenatzailea. Argazkia: Efe.

    Mrsic, bilbotarren entrenatzailea. Argazkia: Efe.

RETAbet Bilbao Basket Endesa Ligako jaitsiera postuetan dago, Divina Seguros Joventutek 31. jardunaldiko partida aurreratuan lortutako garaipenaren ondorioz. Liga amaitzeko bost jardunaldi falta dira.

Garaipen horrek Joventut, Tecnyconta Zaragoza eta RETAbet Bilbao Basketen arteko berdinketa hirukoitza desegin du. Berdinketa horren ondorioz, atzora arte Zaragoza zegoen jaitsiera postuetan, Betisekin batera.

Orain, berriz, jaitsierako bigarren postu horretan bilbotarrak daude, Zaragozak average hobea duelako.

Mrsicen taldeak Malagan jokatuko du igande honetan, Unicajaren aurka.