Itxi

Bilbao Basket

Igandean 18:00etan

Fuenlabradako partida gakotzat jo du Katsikarisek Koparako

Erredakzioa

Hasieratik Baskoniaren aurka erabilitako bosteko bera jarriko duela aurreratu du teknikariak: Fisher, Blums, Mumbru, Hervelle eta Mavroeidis. Aulkian, aukeraren zain, Banic eta Jackson geratuko dira.

Koparako txartela lortzeko helburuan gakotzat jo du Fotis Katsikaris Bilbao Basketeko entrenatzaileak Fuenlabradaren aurkako partida (igandean, 18:00etan).

Caja Laboralen aurka erakutsitako pentsalitate, konfiantza eta poztasunari eusteko eskatu die Greziakoak bere jokalariei eta baita kontzentrazioari ere.

Hasieratik Baskoniaren aurka erabilitako bosteko bera jarriko duela aurreratu du teknikariak: Fisher, Blums, Mumbru, Hervelle eta Mavroeidis. Aulkian, aukeraren zain, Banic eta Jackson geratuko dira.