Itxi

Bilbao Basket

Principe Felipe Pabilioia

CAI Zaragoza-Bilbao Basket (68-74): Kopa hurbilago

Erredakzioa

Katsikarisenek garaipen garrantzitsua lortu dute Zaragozan eta Koparako txartela Bilbora hurbildu dute.

Bizkaia Bilbao&' || 'nbsp;Basketek 68-74 irabazi dio&' || 'nbsp;CAI&' || 'nbsp;Zaragozari&' || 'nbsp;Principe Felipe&' || 'nbsp;Pabilioian eta denboraldiko zazpigarren garaipena batu du,&' || 'nbsp;Koparako sailkapenerako emaitza ezin hobea.&' || 'nbsp;

Partida oso lehiatua hasi da eta bi taldeak sendo aritu dira defentsan. Etxekoek 12-3ko partziala lortu dute lehen laurdeneko azken minutuetan eta bigarren laurdenaren hasieran Zaragozano taldeak 8 puntuko aldea lortu du (24-16) lasaitasuna hartuz. Bilboko taldearen erantzuna bizkor etorri da eta partzial garrantzitsu bati ezker markagailua irauli egin dute atsedenaldira 3 puntuko aldearekin joanez (36-39). Javi Rodriguezek minutu onak jokatu ditu Katsirisen konfidantza lortuz.

Atsedenaldiaren ostean partida gogortu egin da eta bi taldeek akats garbia egin ditzute defentsan eta batez ere erasoan. Hala ere Vasileaidisek saskiraketa garrantzitsuak lortu ditu beltzentzat eta Bilbao Basketek 3 puntuko aldea lortu du azken laurdenerako. Bizkaitarrek ondo mantendu dute abantaila eta defentsan sendo aritu dira azken laurdenean. Erreboteak ondo zaindu dituzte eta azken minutuetan alde polita lortu dute markagailuan.

Fitxa teknikoa:

68 - CAI Zaragoza (21+15+15+17): Vam Rosson (1), Quinteros (17), Barlow (2), Phillip (8) eta Chubb (4) -hasierako bostekoa- Cabezas (8), Miso (10), Hettsheimeir (3), Aguilar (10) eta Toppert (5).

74 - Bizkaia BB (16+23+17+18): Jackson (3), Blums (9), Mumbru (8), Banic (4) eta Hernandez Sonseca (6) -hasierako bostekoa- Warren (10), Rodríguez (6), Fisher (2), Mavroeidis (15), Hervelle eta Vasileiadis (11).