Bilbao Basket
Gozatzeko moduko partida
Bilbao Basket-Cajasol (91-77): Koparako txartela lortu dute
Erredakzioa
Katsikarisen taldeak landutako garaipena batu du Bilbao Arenan eta bigarren urtez jarraian Koparako txartela lortu du.
Bizkaia Bilbao Basketek Madrilen jokatu den Errege Koparako txartela lortu du etxean Joan Plazaren Cajasol taldea mendean hartuta (91-77). Bosgarren postuan bukatu dute lehen itzulia.
Lehen laurdena oso parekatua izan da eta zaleek kalitate handiko jokaldiak ikusteko aukera izan dute. Katsikarisenek bost puntuko aldea lortu dute lehen hamar minutuetan. Bigarrenean Bizkaia izan da nagusi eta atsedenaldian bederatzi puntuko errenta zuen (48-39). Hernandez Sonseca, onena 12 punturekin lehen zatian.
Baina suspertu egin da Sevillako taldea hirugarren laurdenean eta 28. minutuan partida berdintzea lortu du (58-58). Jacksonen hirukoak hirugarren laurdena bukatzear zenean sei puntuko abantaila eman dio etxeko taldeari. Bilbao Basketek etxekolanak egin ditu azken laurdenean eta gol festarekin bukatu du neurketa. Mumbru eta Davis izan dira saskiratzaile onenak, biak 17 punturekin
Fitxa teknikoa:
91 - Bizkaia Bilbao Basket (25+23+19+24): Fisher (3), Warren (8), Mumbru (17), Banic (14), Sonseca (12) -hasierako bostekoa-; Jackson (8), Blums (6), Vasileiadis (7), Hervelle (12) eta Mavroeidis (4).
77 - Cajasol (20+19+22+16): Satoransky (15), Bullock (13), Sastre (3), Ivanov (5), Davis (17) -hasierako bostekoa-; Txemi Urtasun (15), Triguero (9), Katelynas (-), Popovic (-), Burjanadze (-) eta Cabanas (-).