Itxi

Bilbao Basket

Urrezko LEB Liga

Araberrik denboraldiko lehenengo partida irabazi du

eitb.eus

Gasteizko taldeak 71-79 irabazi dio Iberojet Palmari, eta sailkapeneko azkena izateari utzi dio. Retabet Bilbao Basketek, bere aldetik, lidergoa indartu du, berriro irabazita.

  • Jean Pierre-Charles. Argazkia: Iberojet Palmaren Prentsa Saila

    Jean Pierre-Charles. Argazkia: Iberojet Palmaren Prentsa Saila

Urrezko LEB Ligako seigarren jardunaldia oso positiboa izan da euskal taldeentzat, Saenz Horeca Araberrik eta Retabet Bilbao Basketek garaipena lortu baitute. Emaitza horiekin, Gasteizko taldeak ligako lehenengo garaipena lortu du, eta Bilbao Basketek lidergoa indartu du.

Araberrik ligako lehenengo garaipena eskuratu du, Iberojet Palma 71-79 menderatuta Balear Uharteetan. Ondorioz, Gasteizko taldeak sailkapeneko azken postuan egoteari utzi dio.

Bestalde, Bilbao Basketek Carramimbre Valladolid menderatu du Bilbao Arenan (84-77), eta sailkapeneko lidergoan jarraitzen du, Força Lleida eta Chocolates Trapa Palentziarekin batera.

6. jardunaldiko emaitzak:

(71-79) Iberojet Palma - Saenz Horeca Araberri

(88-90) CB Prat - Real Betis Energia Plus

(84-77) Retabet Bilbao Basket - Carramimbre Valladolid

(84-80) Caceres Patrimonio Humanidad - Leyma Coruña

(77-76) Chocolates Trapa Palentzia - Levitec Huesca

(62-70) Rio Ourense Termal - Força Lleida

(82-72) Melilla Baloncesto - Tau Castello

(70-73) Coviran Granada - Liberbank Oviedo

(92-86) ZTE Real Canoe - Barça Lassa

Sailkapena:

Postuak Taldeak Jokatutako partidak Irabazitakoak Galdutakoak
1. Força Lleida 6 5 1
2. Chocolates Trapa Palentzia 6
5 1
3. Retabet Bilbao Basket 6 5 1
4. Levitec Huesca 6 4 2
5. Carramimbre Valladolid 6 4 2
6. Real Betis Energia Plus 6
4 2
7. Melilla Baloncesto 6
4 2
8. Rio Ourense Termal 6 3 3
9. Liberbank Oviedo 6 3 3
10. Coviran Granada 6 3 3
11. ZTE Real Canoe 6 3 3
12. Barça Lassa 6 2 4
13. Iberojet Palma 6 2 4
14. Tau Castello 6 2 4
15. Caceres Patrimonio Humanidad 6 2 4
16. Leyma Coruña 6 1 5
17. Saenz Horeca Araberri 6 1 5
18. CB Prat 6 1 5