Bilbao Basket
Bilbao Arenan
Bilbao Basket-Granada (85-68): Garaipen erosoa
Erredakzioa
Katsikarisen mutilek hasieratik agindu dute kantxan eta andaluziarrek ezin izan dute markagailua irauli. Aaron Jackson (18 puntu) eta Chris Warren (20 puntu) izan dira taldeko onenak.
Talde bizkaitarrak garaipen garrantzitsua lortu du Granadaren aurka (85-68), Jacksonen eta Warrenen puntuei esker. Talde beltzak norgehiagoka ondo kontrolatu du eta andaluziarrek ezin izan dute markagailua irauli.
Fotis Katsikarisen mutilek kantxan agintzen hasi dute norgehiagoka eta Mumbruk eta Chris Warrenek erasoa ederki gidatu dute Granadako defentsa gaindituz. Bizkaitarrak sendo mantendu dira defentsan eta Granadako taldearen sarrerak ondo gelditu dituzte (20-9). Lehen laurdenaren bukarean emaitza 21-11koa izan da etxeko taldearentzat.
Bigarren laurdenean Warrenek saskiraketak lortzen jarraitu du bilbotarrentzat. Granadak jokoa bizitu nahi izan du, baina talde beltzak argi eta garbi agindu du kantxan bere nagusitasuna inposatuz. Atsedenaldira 37-26 joan da Bilbao Basket, lehen zatian andaluziarrak baino hobeagoak izan baitira.
Hirugarren laurdenean etxeko taldeak sendo jarraitu du erasoan eta Vasileiadisek bi hiruko lortu ditu jarraian markagailuko tartea mantentzeko (54-41). Granadak ez du arazo handirik sortu bizkaitarren defentsan eta azken laurdenera bilbotarrak 13 puntuko aldearekin joa dira (54-41).
Azken laurdenean Bizkaia Bilbao Basketek erabakita utzi du norgehiagoka Aaron Jacksonen saskiraketei esker. Bilbotarrek 24 puntuko aldea lortu dute markagailuan (75-51) eta partida joan etorri bat izan da. Etxeko taldeak egoera ondo aprobetxatu du zaleen aurrean joko ona erakusteko eta 85-68 garaipenarekin Bilbao Basketek sendo jarraitzen du playoff postuetan.
- Fitxa teknikoa:
85.- Bizkaia Bilbao Basket (21+16+17+31): Jackson (18), Warren (20), Mumbru (6), Banic (10) eta Mavroeidis (6) -hasierako bostekoa-; Fisher (-), Blums (2), Vasileiadis (12), Hervelle (8), Sonseca (3) eta Vazquez (-).
68.- CB Granada (11+15+15+27): Gianella (10), Stefansson (13), Karl (7), Lima (6) eta Prestes (9) -hasierako bostekoa-; Angel Fernandez (-), Freire (3), Guerra (6), Manzano (3), Suso Fernández () eta Mamadou Samb (11).