Itxi

Bilbao Basket

Ofiziala

Bilbao Basketek Endesa Ligan jokatuko du

eitb.eus

ACBko Batzar Nagusiak berretsi eta onartu egin du Bilboko taldearen eskaria.

  • Iazko denboraldiko irudia

    Iazko denboraldiko irudia

Real Betis Baloncesto (Coosur Real Betis) eta Bilbao Basket Berri (RETAbet Bilbao Basket) taldeek Endesa Ligan jokatuko dute 2019-2020 denboraldian.

ACBk bi taldeak onartu ditu gaur egin den Batzar Nagusian. Real Betisek eta Bilbao Basketek Urrezko LEB ligan lortu zuten igotzeko eskubidea, eta dokumentazioa epe barruan aurkeztu eta guztia aztertu ondoren, dena ondo dagoela baieztatu dute. Ondorioz, aipatu bi taldeek Endesa Ligan jokatuko dute datorren denboraldian.