Itxi

Bilbao Basket

Santiagon

Garaipenaren bidetik heldu nahi dio Bilbao Basketek Obradoiroren aurkako neurketari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Santiagora abiatuko da talde bizkaitarra ACB Ligari emandako hasiera ezin hobeari jarraipena emate aldera.

  • Bilbao Basketen artxiboko argazkia, Rafa Martinez.

    Bilbao Basketen artxiboko argazkia, Rafa Martinez.

Retabet Bilbao Basketek Obradoiroren aurka jokatuko du larunbat honetan, 18:00etan, Santiagon (Galizia). Horrela, ACB Ligako hirugarren partidari ekingo dio, eta aurreneko biak irabazi egin dituela kontuan izanik, honetan ere, garaipenaren bidetik jarraitzeko ahaleginari eutsiko dio.

Iberostar Teneriferen eta Valentzia Basketen aurka irabazitako bi partidek garrantzia handia dute Ligan dagoen kalitatea kontuan izanda, eta, are gehiago, talde bizkaitarra Urrezko LEB Ligatik igo berritan.

"Ahalik eta norgehiagoka gehien irabaztea" eta "ahalik eta lehiakorren" aritzea du helburu Alex Mumbruk gidatzen duen taldeak. Mumbruren lana ere nabarmentzeko modukoa da, ez baita batere erraza Ligaren hasieran garaipenez betetako bidea jorratzea.

Aurreneko garaipena Santiago Martinen erdietsi zuten, hain zuzen ere, txapelketa honetako talderik konplikatuenetako baten aurrean, eta bigarrena, aldiz, Euroligako aurkari baten aurka. Biak ala biak defentsan ondo arituz eta erasoan asmatuz lortu dituzte.

Obradoirori dagokionez, Mumbruren hitzetan, Moncho Fernandezen taldeak "jakin badaki lehiakorra izaten, erasotzaile onak ditu eta aurkariaren ahulguneak bilatzen ditu".