Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek beste porrot bat jaso du etxetik kanpo (97-86)

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarren bosgarren porrota jarraian da Bilbotik urruti. Gaurkoan, epaileen erabakiak eragina izan dute partidaren garapenean.

9:54
Omic eta Brown, partidako jokaldi batean

Azken laurdenean Joventutek egindako jokoak Badalonan garaipena lortzeko Bilbao Basketen itxaropenekin amaitu du. Mumbruren taldeak bosgarren porrota hartu du etxetik kanpo, denboraldiko seigarrena (97-86).

Berdintasuna nagusi izan da partida osoan, eta irabazlea azken minutuetan erabaki da. Badalonako taldea gehiago izan da minutu horietan Xabi López Arosteguiren (18 puntu) eta Klemen Prepelicen (19 puntu) esker. Bilbotarren artean, Axel Bouteille izan da onena (23 puntu), baina frantziarra oso bakarrik egon da erasoan.

Lehen bi laurdenetan neurketa orekatua egon da. Lehen laurdenean, Bilbao Basket bikain aritu da erasoko errebotean baina ez du alde hori hiru puntutako lerrotik aprobetxatzen jakin. Lehen laurdenaren amaieran bizkaitarrak aurretik izan dira (19-21) Rousellen lanari esker.

Bigarren laurdenean iritsi da etxeko taldearen erreakzioa. Badalonakoek 13 eta 2ko partziala egin dute eta atsedenaldian 38-40 jarri dira.

Hirugarren laurdenean kataluniarrak gogotsu atera dira aldageletatik eta markagailua irauli dute, azken laurdena 64-62 hasteko.

Azken minutuetan, epaileen erabakiek Joventuten alde egin dute, Browni teknika adierazi diote eta kirolez kontrako falta, berriz, Rafa Martinezi. Azkenean garaipena etxean geratu da, 97-86.

Fitxa teknikoa:

97. Joventut Badalona (19+19+26+33): Zisis (8), Prepelic (19), López Aróstegui (18), Morgan (7), Omic (12) -hasierako boskotea-, Dimitrijevic (8), Buford (9), Kanter (2), Ventura (-), Zagars (-) eta Harangody (14).

86. RETAbet Bilbao Basket (21+19+22+24): Rousselle (10), Bouteille (23), Rafa Martínez (5), Kulboka (8), Balvin (6) -hasierako boskotea-, Brown (6), Rodríguez (3), Schreiner (3), Rigo (3), Cruz (2), Sulejmanovic (7) eta Lammers (10).