Itxi

Bilbao Basket

ACB Kopa, Malaga 2020

Real Madril vs Bilbao Basket, ostegunean, final-laurdenetan

eitb.eus

Irabazleak Bartzelona edo Valentzia izango du aurrean finalerdietan. Malagako Martin Carpena pabiloian jokatuko da otsailaren 13tik 16ra.

  • Bilbao Basket, Kopan

    Bilbao Basket, Kopan

2020ko ACBko saskibaloiko Kopa Malagako Martin Carpena pabiloian jokatuko da otsailaren 13tik 16ra. Baskonia ez da bertan egongo Endesa Ligako lehen itzulian lehen zortziren artean kanpo geratzeagatik.

Final-laurdenetako partidak Bartzelona-Valentzia, Iberostar Tenerife-Morabanc Andorra, Real Madril-Bilbao Basket eta Unicaja-Casademont Zaragoza izango dira.

Real Madril vs Bilbao Basket partidako irabazleak Bartzelona edo Valentzia izango du aurrez aurre finalerdietan.

Honakoak dira zozketako emaitzak:

Final-laurdenak

Osteguna 13

21:30 A) Real Madril vs RETAbet Bilbao Basket

19:00 B) Bartzelona vs Valentzia Basket

Ostirala 14

19:00 C) Iberostar Tenerife vs MoraBanc Andorra

21:30 D) Casademont Zaragoza vs Unicaja

Finalerdiak

Larunbata 15

18:30 A) vs B)

21:00 C) VS D)

Finala

Igandea 16

18:30