Itxi

Bilbao Basket

Bi denboraldirako

Bilbao Basketek Aaron Jones fitxatu du

Erredakzioa

Pibot estatubatuarrak bi denboraldirako kontratua sinatu du. Marlins Crailsheim taldetik dator, 26 urte ditu eta 2,06 metro neurtzen du.

  • Aaron Jones

    Aaron Jones, Bilbao Basketeko jokalari berria. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

RETAbet Bilbao Basketek Aaoron Jones jokalariaren fitxaketa baieztatu du, larunbat honetan. Pibot estatubatuarrak 26 urte ditu, eta 2,06 metro neurtzen du. Alemaniako Merlins Crailsheim taldetik dator.

Ostiralean, Alba Berlinek Ben Lammers fitxatu duela jakin zen, eta egun bat geroago jakinarazi du Jonesen fitxaketa talde bizkaitarrak. Alemaniako taldearekin, 11,8 puntu, 6,5 errebote, 1,9 asistentzia, 1,8 lapurreta erdietsi zituen batez beste, 17,2ko balorazio orokorrarekin.

Ibilbide unibertsitarioa Mississippin (2011-2015) amaitu ostean, Jones Europara iritsi zen Kölneko RheinStars (2015-2016) taldera. Ondoren, Bulgariako Beroe Stara Zagora  (2016-2017), Finlandiako Vilpas Vikings (2017-2018) eta Greziako Rethymno Cretan Kings (2018-2019) taldeetan jokatu zuen.