Publizitatea
Itxi

2020/07/17

13:55

Bilbao Basket

Fitxaketa

Moses Kingsley hegaleko pibota fitxatu du Bilbao Basketek denboraldi baterako

Agentziak | Erredakzioa

Nigeriarra Peristeri greziarretik dator, taldea hirugarren zen Greziako Ligan koronabirusaren etenaldiaren aurretik.

  • Moses Kingslayren fitxaketaren iragarpena

    Moses Kingslayren fitxaketaren iragarpena. Irudia: @CDBILBAOBASKET

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketet Moses Kingsley hegaleko pibota fitxatu du, denboraldi baterako. Kingsleyk 25 urte ditu eta 2,08 metroko altuera, eta Peristeri talde greziarretik dator. Bertan, batez beste, 8,9 puntu, 8,1 errebote eta 1,4 txapel lortu ditu 19/20 Basketball Champions League lehiaketan.

Europako lehiaketan, bikoitz-bikoitz gehien dituen jokalaria da (5), erreboteen sailkapenen laugarren dago (8,1) eta txapel gehien jartzen dituen laugarren jokalaria da (1,4).

Greziako ligan, berriz, 8,6 puntu eta 5.9 errebote lortu ditu, batez beste, partida bakoitzeko, 22 minutu jokatuta. Peristeri hirugarren zen Greziako ligako sailkapenean, COVID-19ak eragindako etenaldiaren aurretik.

Jokalaria 17/18 denboraldian iritsi zen Europara Telenet Giants Antwerp Belgikako taldearen eskutik. Bertna 11 puntu sartu, 6,3 errebote hartu eta 1,4 txapel jarri zituen batez beste bere lehen urtean.

Aurretik NCAA txapelketan aritu zen, Arkansaseko unibertsitatean. 15/16 denboraldian estatistika bikainak egin zituen Razorbacks taldea: 15.9 puntu, 9,3 errebote, 2,4 txapel eta baloi lapurketa bat partidako.

Rafa Pueyo RETAbet Bilbao Basketeko kirol zuzendariak adierazi duenez, “Moses Kingsley energia handiarekin jokatzen duen hegaleko pibota da, bai erasoan eta bai defentsan. Erasoan, jaioa da errebotean eta kontraerasoan. Defentsan sutsu aritzen da, lekua ondo hartzen du eta txapelak jartzeko eta erreboteak hartzeko gaitasun handia du. Jokalari gaztea da eta Bulbao Basketen hazten jarraitzea espero dugu”.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena