Bilbao Basket
Endesa Superkopa
Katsikaris: 'Aurtengo Baskonia iazkoa baino arriskutsuagoa da'
Redacción
Kevin Seraphin eta Joey Dorsey jokalarien fitxaketen ondorioz. Bilboko taldeak Baskoniaren aurka jokatuko du ostiralean, 19:00etatik aurrera.
-
Fotis Katsikarisen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Ostiralean Endesa Superkopa hasiko da Bilbon. 19:00etan Bilbao Basketek eta Caja Laboralek jokatuko dute eta 21:30ean Regal Bartzelonak eta Real Madrilek neurtuko dituzte indarrak.
Fotis Katsikaris bilbotarren entrenatzailearen esanetan, "aurtengo Baskonia iazkoa baino arriskutsuagoa" da Kevin Seraphin eta Joey Dorsey jokalarien fitxaketen ondorioz.
Bilbao Basket ez dela sasoi betean helduko adierazi du Katsikarisek. "Superkopak ez du gure maila neurtuko. Gainera, Raul eta Axel bezalako jokalariek ez dute parte hartuko eta Greziako jokalariak atzo hasi ziren entrenatzen. D'or Fischer, gaixorik, bost egun ditu geldirik", gogoratu du.
Dena den, ez du hori aitzakiatzat hartu nahi. "Momentu onak izango ditugu, baina gorputzarekin baino buruarekin jokatu behar izango dugu. Zaragozan jokatutako lagunarteko partidatik aterako ondorioetako bat da", esan du.