Itxi

Bilbao Basket

Kontratu-berritzea

Rigok denboraldi batez berritu du kontratua Bilbao Basketekin

Erredakzioa

Tomeu Rigok 2022ra arte berritu du kontratua Bilbao Basketekin. Sei hilabete emango ditu jokatu gabe, haustura baitu ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan.

  • Tomeu Rigo

    Tomeu Rigo, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

RETAbet Bilbao Basketek eta Tomeu Rigok akordioa lortu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua denboraldi batez berritzeko, 2021-2022 denboraldi amaierara arte.

Jokalaria min hartuta dago, baina sendatze-prozesuan babesa eskaini nahi izan dio Bilbao Basketek, klubaren ustez, Tomeu Rigo eredu bat baita lanari eta esfortzuari dagokionean.

Sei hilabete jokatu gabe

Tomeu Rigok haustura du ezker hankako lotailu gurutzatuan, eta sei hilabetez egongo da jokatu gabe. Bilbao Basketek esker ona adierazi nahi izan dio eta kontratua berritu dio denboraldi batez.