Itxi

Bilbao Basket

Euroleague

BBB-Olympiacos (76-61): garaipenarekin hasi da Europako bidaia

ERREDAKZIOA

Olympiacosen aurka Euroligako lehen garaipena lortu du Bizkaia Bilbao Basketek. Marko Banic eta D'or Fischerrek egin dituzte puntu gehien.

06:11
Bilbao Basket-Olinpiacos: 'Miribilla efektua', berriro ere

Bi minutu behar izan dituzte jokalariek lehen saskiratzeak egiteko. Mumbruk jarri du martxan Euroligako markagailua eta bere taldea aurretik jarri du neurketaren hasieratik. Aaron Jacksonek eta Grimauk hirukoak sartu dituzte norgehiagoka hasi berritan eta ‘beltzezko gizonak’ jokoan sartu ditu.

Bigarren laurdena 18-11 hasi da Katsikarisen mutilen alde. Kontzentrazio faltagatik zenbait baloi galdu dituzte eta norgehiagoka bi taldeen arteko baloi trukea bilakatu da. Aldea handiagoa izan zitekeen, etxekoek hainbat hiruko saiakera egin dituzten arren, baloiak ez direlako saskian sartu. Axel Hervelle kantxan sartu da bigarren laurdenaren bukaeran eta sendotasuna eman dio taldeari.

Aaron Jackson atsedenaldia heldu aurretik aldageletara joan behar izan da bizkarrean kontraktura txiki batekin. Hala ere, bigarren zatia hasieratik jokatu du. Olympiacosek zaistasunak izan ditu bere bosteko hoberenarekin ere joko ona egiteko, ezinean aritu da. Gainera, Bilboko taldea markagailuan hamabost goitik jarri da.

Azken laurdenean aldea mantendu du Bizkaia Bilbao Basketek. Bilbao Arenako harmailak bete dituzten zaleek saltoka eta dantzan erantzun diote taldearen joko dotoreari. Azkenean 76-61ko emaitzarekin Euroligako lehen partida irabazi dute Katsikarisen mutilek.

Bizkaia Bilbao Basket-Olympiacos: 76-61 (18-11) + (19-20) + (23-18) + (16-12)