Itxi

Bilbao Basket

5. jardunaldia

BBB-UCAM Murtzia (95-80): Bilboko taldeak aise irabazi du neurketa

ERREDAKZIOA

Bizkaia Bilbao Basketek Euroligan pairatutako porrota atzean utzi du Murtzia 95-80 mendean hartuta.

  • Mavroeidisek eta Grimauk Andres Misori baloia ostu nahiean. Argazkia: EFE.

    Mavroeidisek eta Grimauk Andres Misori baloia ostu nahiean. Argazkia: EFE.

Katsikarisen mutilek, Nancy frantziarraren aurkako neurketarekin alderatuta, bestelako irudia erakutsi dute Bilbao Arenan. Aaron Jackson izan da neurketako hoberena, 18 punturekin.

Bizkaia Bilbao Basketek indartsu ekin dio norgehiagokari defentsan. Horri esker, aurretik jarri dira markagailuan hasieratik. Lehen minutuetan murtziarrak ez dute joko arinik egin eta horregatik bakarkako ekintzez baliatu behar izan dira puntuak lortzeko.

Etxeko taldea izan da nagusi, izan ere, baloiak ostu eta errebotean fin aritu dira. Bilboko taldeak bigarren laurdena 12 puntuko aldearekin hasi du. Aaron Jacksonek aldea handitzea lortu du nogehigokako lehenengo hirukoa eginez. Luis Guilen mutilak makal ibili dira eta Miso izan da aldea txikitzea lortu duen bakarra. Hala ere, ez da nahikoa izan, atsedenaldira 26ko errentarekin heldu baitira ‘beltzezko gizonak’.

Fotis Katsikarisen mutilak aldea handitzen jarraitu dute eta 32 puntuko aldea ere erdietsi dute. UCAM Murtzia etsita egon da eta ezin izan du desabantaila txikitu.

Azken laurdenean, gauzak pixka bat aldatu dira. Bilbotarrak erlaxatu eta Murtziarrak laugarren laurdena irabaztea ahalbidetu du. Hala ere, beranduegi zen hainbesteko aldeari buelta ematea. Azkenean, neurketa 95-80 bukatu da.

Fitxa teknikoa
95 - Bizkaia Bilbao Basket
(25+28+24+18): Jackson (18), Roger Grimau (6), Mumbrú (6), Banic (14) eta D'or Fischer (8) -hasierako boskotea-; Raúl López (6), Blums (8), Vasileiadis (11), Hervelle (9), Mavroeidis (8) eta Josh Fisher (1).
80 - UCAM Club Baloncesto Murcia (13+14+22+31): Franch (7), Jordi Grimau (3), Barlow (-), Kurz (17) eta Augustine (8) -hasierako boskotea-,Rivero (2), Miso (23), Juanchi Jasen (11), Rejón (-) eta Sekulic (9).

Partzialak: 25-13, 53-27 (atsedenaldia); 77-49 y 95-80 (bukaera).

Epailea: Bultó, Cortés eta Rial. Faltengatik kanporatuak Rejón eta Franch.