Publizitatea
Itxi

2020/12/09

00:01

Bilbao Basket

64-69

Bilbao Basketek lehen garaipena lortu du Txapeldunen Ligan, Bolonian irabazita

Erredakzioa

Bilboko taldeak 64-69ko emaitzarekin hartu du mendean Fortitudo Boloniari eta denboraldi honetan lehen aldiz irabazi du Europan.

  • Fortitudo Bolonia - RETAbet Bilbao Basket

    Bilbao Basketeko jokalariak, garaipena lortu ostean. Argazkia: Bilbao Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketek mendean hartu du Fortitudo Bolonia (64-69) eta lehen garaipena lortu du Txapeldunen Ligan. Neurketaren azken txanpan nagusi izan da atera da garaile Bilboko taldea.

Fantinellik lehen hirukoa sartu du (3-0), baina hasierako minutuak parekatuak izan dira (8-8). Ondoren, ordea talde italiarra nagusitu da eta zortzi puntuko abantaila hartu du (16-8). Lehen laurdenaren amaieran Bilbao Basketen erreakzioa etorri da (18-15).

Bigarren laurdenaren hasieran Bilboko taldeak aurrea hartu du (20-21). Fortitudo Boloniak, ordea, berriro partidaren agintea hartu du, eta sei puntuko errentarekin heldu da atsedenaldira (41-35).

Bilbao Basketek defentsako lana sendotu du hirugarren laurdenaren hasieran eta etxeko taldeari asko kosta zaio saskiratzeak sartzea. Bost puntu soilik sartu ditu Boloniak hirugarren laurdenean eta 17 talde bizkaitarrak (46-52).

Bazirudien Bilbao Basketek kontrolpean zuela partida Fortutido Bolonia oso gaizki jokatzen ibili baita, baina italiarrek aurrea hartu dute (61-60) azken txanpan. Hala ere, RETAbet Bilbao Basketek ondo jokatu eta kudeatu ditu azken jabetzak eta garaipena lortu du (64-69).

Fitxa teknikoa:

64 - Fortitudo Bolonia (18+23+5+18): Fantinelli (3), Aradori (12), Saunders (12), Withers (1) eta Happ (19) -hasierako taldea-; Sabatini (2), Mancinelli (5), Fletcher (6) eta Tote (4).

69 - RETAbet Bilbao Basket (15+20+17+17): Rousselle (7), Jaylon Brown (11), Zyskowski (8), Kulboka (2) eta Dos Anjos (11) -hasierako taldea-; Hakanson (8), Kljajic (3), Alex Reyes (2), Miniotas (8) eta Huskic (9).

Epaileak: Eddie Viator (Frantzia), Aleksandar Glisic (Serbia) eta Geert Jacobs (Béegika). Kanporaturik gabe.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena