Bilbao Basket
Asteazken honetan (20:45)
Bilbao Basketek Fenerbahce hartuko du Miribillan
Erredakzioa
Fotis Katsikaris greziarra baikor agertu da eta jokalariek irabazteko bidea ezagutzen dutela azpimarratu du.
-
Bilbao Basketen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Asteazken honetan Fenerbahce Ulker izango du aurkari Bizkaia Bilbao Basketek Euroligako laugarren partidan (20:45etik aurrera Miribillan). Jokalariek partidak irabazteko bidea zein den badakitela adierazi du Fotis Katsikaris entrenatzaileak. Nancy eta Canturen aurka galdu eta gero, zaila izango du Bizkaiak "Top16"rako txartela eskuratzea.
"Partidak irabazteko bidea aproposena zein den badakigu, edo gutxienez topera lehiatzeko, galtzeko modu ugari daude eta. Eta aurten erakutsi dugu", esan du Katsikarisek. Taldea "ondo" egongo dela eta Euroligako Top16an sartzeko "partida erabakigarria irabaziko" duelakoan da greziarra.
Jokalariei hobekuntza eskatu die eta batez ere Aaron Jacksoni. "Bere mailan jokatzeko eta bere onena emateko" eskatu dio estatubatuarrari eta