Itxi

Bilbao Basket

TXALPELDUNEN LIGA

Bilbao Basket, bigarren fasean egoteko aukeren bila

AGENTZIAK | EITB Media

Alex Mumbruren jokalariek Fortitudo Bolonia hartuko dute gaur arratsaldean Miribillan. Norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en emango da.

  • Bolonia-Bilbao Basket

    Bolonia-Bilbao Basket

RETAbet Bilbao Basketek Fortitudo Bolonia hartuko du gaur arratsaldean Miribillan (20:00etan). Ligan Fuenlabradari irabaztetik dator eta sentsazio onak berreskuratzen jarraitu nahi du, bere azken fitxaketa berriarekin, Alade Aminu nigeriarra.

Alex Mumbruren taldeak Txapeldunen Ligako bigarren fasean egoteko aukerak mantendu nahi ditu, nahiz eta asko ez izan. Txapelketako lehenengo bi partidak galdu egin zituen, Pinar Karsiyaka eta Brose Bambergen kontra, eta hirugarrena, aldiz, Fortitudoren aurka garaitu zuen (64-69).

Luca Damonteren taldeari aurre egiteko, bere fitxaketa berriak izango ditu, Alade Aminu eta John Jenkins. Azkena Fernando Martinen irabazteko funtsezkoa izan zen bere jaurtiketa luzeekin.

Gogoratu norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en emango dela. Ez galdu!