Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek era "berezian" zoriondu du Burgos Kopako sailkapenarengatik

A. A. | EITB MEDIA

Orrialde osoko iragarkia argitaratu du 'Diario de Burgos' egunkarian, bertako taldea zoriontzeko.

  • 'Diario de Burgos' egunkarian argitaratutako iragarkiaren zati bat.

    'Diario de Burgos' egunkarian argitaratutako iragarkiaren zati bat. Argazkia: Hereda San Pablo

RETAbet Bilbao Basketek zorion mezu "berezia" bidali dio Hereda San Pablo Burgos taldeari Errege Kopa jokatzeko sailkatzeagatik. Izan ere, aurreko denboraldian arrakasta hori erdiesteko zorian izan zen, baina orduan euskal taldeak Bartzelonaren aurka Palau Blaugranan lortutako garaipen handiak Burgoskoen asmoa zapuztu zuen, Alex Mumbruren taldearen mesedetan.

Egoera hori aintzat hartuta, Bilboko taldeak orrialde osoko iragarkia argitaratu du Diario de Burgos egunkarian, etxeko taldea zoriontzeko erdietsitako lorpenagarengatik. Horren aurrean, burgostarrek bere esker ona adierazi nahi izan dute sare sozialen bidez:

"Gaur, Diario de Burgos egunkariaren orrialdeen artean, hunkitu gaituen bat dago", azpimarratu du San Pablok Twitterren. Iragarki horretan, ‘Zorionak’ handi bat ikus daiteke, Joan Peñarroyak zuzentzen duen taldearen argazki baten gainean.

Horren aurrean, Burgosek eskerrak eman dizkio Bilboko taldeari: "Bete-beteko taldea zarete, talde anaia. Eskerrik asko, Bilbao Basket".

Geroago, beltzezko gizonek beste mezu bat argitaratu dute Twitterren: "Iaz sailkatzeko zorian geratu zineten. Ezin izan ginen biok joan. Aurten merezimendu osoz sartu zarete. Merezi duzue. Zorionak, Hereda San Pablo Burgos".