Bilbao Basket
Zazpitik sei porroten ostean
Gescrap Bizkaiak bolada txarra apurtu du
ERREDAKZIOA
Gescrap Bizkaia Bilbao Basketek Europan erreakzionatu eta aukerak bizirik mantentzen ditu.
-
Aaron Jackson euskal derbian. Argazkia: EFE.
Bilbao Basketek ozen erantzun du hiru egunen buruan: Babesle ekonomiko indartsu eta historiako europar lehen derbia irabazi du.
Gasteizen, Caja Laboralen aurka garaipena lortu du Europako txapelketako fase erregularreko momentu garrantzitsuan. Faseko bigarren itzulia datorren astean hasiko da. Partida azkenengo momentuan irabazi zuen, neurketa guztia aurretik egon baziren ere. Katsikarisek ezin izan zuen bost jokalarirekin jokatu: Raúl López, partidan zehar lesionatu zen eta Aaron Jackson, Roger Grimau, D'or Fischer eta Marko Banic, kanporatuta faltengatik.
Garaipen honekin, A multzoko gainontzeko taldeekin parekatu eta ia aukera berdinak ditu (Greziako Olimpiacos, Frantziako SLUC Nancy eta Italiako Bannet Cantú).