Itxi

Bilbao Basket

Txapeldunen Liga

Bilbao Basketek hurrengo faserako txartela du jokoan gaur Pinar Karsiyakaren aurka

A. B. | EITB Media

Bizkaiko taldeak Turkian jokatuko du Txapeldunen Ligako multzoen faseko azken jardunaldiko partida. Neurketa zuzenean eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus-ek, 18:30ean.

  • Bilbao Basket - Pinar Karsiyaka

    Lehen itzuliko Bilbao Basket - Pinar Karsiyaka partidako irudia. Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek Txapeldunen Ligako hamasei talde onenen artean sartzeko txartela izango du jokoan Pinar Karsiyaka taldearen aurka gaur, Turkiako Mustafa Kemal Atatürk pabiloian. Partida zuzenean eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus-ek, 18:30ean.

Bilboko taldeak 9 puntutik gorako aldearekin irabazi behar dio Turkiako taldeari, sailkapena lortzeko, lehen itzuliko partidan Pinar Karsiyakak 71-82ko emaitzarekin lortu baitzuen garaipena. Denboraldi honetan, Bilbao Basketek behin bakarrik irabazi du partida bat 9 puntutik gorako aldearekin; Monbus Obradoiro izan zuen aurkari, Endesa Ligan.