Itxi

2021/01/27

20:12

Bilbao Basket

Porrota, Karsiyakaren aurka

Bilbao Basketek agur esan dio Txapeldunen Ligari

A. B. | EITB Media

Bilboko taldeak 85-76ko emaitzarekin galdu du multzoen faseko azken jardunaldiko partida, eta txapelketatik at geratu da.

Karsiyaka - Bilbao Basket
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Pinar Karsiyakaren aurka (85-76) Turkian jokatu duen Txapeldunen Ligako multzoen faseko azken jardunaldian, eta agur esan dio txapelketari.

Turkiako taldearen hiruko batekin hasi da partida (3-0), baina Bilbao Basketek azkar erantzun eta neurketa berdintzea lortu du (5-5, 8-8 eta 10-10). Ondoren, aurrea ere hartu du Alex Mumbruk zuzentzen duen tadeak (12-15), eta lehen laurdenaren amaiera parekatua izan den arren, Karsikayak puntu bateko abantailarekin amaitu du (20-19).

Bigarren laurdenean nagusi izan da etxeko taldea hasieratik amaieraraino. Pinar Karsikayak aise saskiratzea lortu du, nahiko eroso jokatu baitu. Bilbao Basket ezinean ibili da, eta talde turkiarra abantaila handituz joan da, atsedenaldira aldeko 44-30eko emaitzarekin heldu delarik.

Atsedenaldiak ez dio onik egin RETAbet Bilbao Basketi, neurketa berriro martxan jarri ostean, Pinar Karsiyakak jaun eta jabe izaten jarraitu baitu. Bilbo taldea ez da ondo ibili erasoan, ezin izan du aurkariaren defentsan zulorik aurkitu. Etxeko taldeak erraz lortu ditu saskiratzeak eta 25 puntuko abantaila eskuratu du (71-46).

Azken laurdenerako dena erabakita egon da. RETAbet Bilbao Basketen helburua  emaitza txukuntzea izan da, eta desabantaila murriztea lortu du, baina Pinar Karsiyakak  garaipena lortu du (85-76), baita hurrengo faserako txartela ere.

Fitxa teknikoa:

85 - Pinar Karsiyaka (20+24+27+14): Tony Taylor (13), Sonsirma (3), Bitim (6), M'Baye (23) eta Morgan (20) -hasierako taldea-; Henry (5), DJ Kennedy (1), Yildirim, Birsen (3), Erden (3) eta Agva (8).

Entrenatzailea: Ufuk Sarica.

76 - RETAbet Bilbao Basket (19+11+16+30): Rousselle (3), Brown (12), Alex Reyes (14), Miniotas (6) eta Balvin (13) -hasierako taldea-; Kjlajic (10), Jenkins (10), Kulboka (2), Huskic (6), Dos Anjos, Betolaza y Chacón.

Entrenatzailea: Alex Mumbru.

Parciatzialak: 20-19, 44-30 (atsedenaldia); 71-46 eta 85-76 (amaiera).

Epaileak: Yohan Rosso (Frantzia), Marius Ciulin (Errumania) eta Ademir Zurapovic (Bosnia eta Herzegovina). Kanporaturik gabe.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;