Itxi

Bilbao Basket

Ostegunean (22:00)

Gescrap-Baskonia partidak Bilbao Arena bete egingo du berriro ere

Erredakzioa

100 sarrera baino ez dira falta salgai jarritako guztiak agortzeko. Oraingoan ligan neurtuko dituzte indarrak bizkaitarrek eta arabarrek.

  • Gescrap Bizkaia taldeko zaleak, Euroligako partidan. Argazkia: EFE

    Gescrap Bizkaia taldeko zaleak, Euroligako partidan. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaia taldearen Bilbao Arena pabiloia bete egingo da ostegun honetan Caja Laboralen aurkako Endesa Ligako partidan (22:00etan).

Aurreko ostegunean ere sarrera guztiak agortu ziren Euroligako partidarako. Klubak jakitera eman duenaren arabera, 100 sarrera baino ez dira falta salgai jarritako guztiak agortzeko.