Itxi

Bilbao Basket

Ohiko Batzar Nagusia

Bilbao Basketek hamaika milioi baino gehiagoko aurrekontua onartu du

ERREDAKZIOA

Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen Ohiko Batzar Nagusian 2011-2011ko 11.309.355 euroko aurrekontua onartu du.

  •  Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EITB.

    Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EITB.

Ohiko Batzar Nagusian akziondunen erdiak parte hartu du (%50,81). Gorka Arrinda da Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen akzio gehien dituena.

Batzarrean 2010-2011ko emaitzak ere onartu ditu, 988.821 euroko galerekin. Garai horretan Bilboko taldea ACB Ligako txapeldunorde izatera heldu zen.

Akziodunek beste bi puntu ere onartu dituzte. Alde batetik, taldearen web gunearen domeinua (www.bilbaobasket.biz) eta batzar nagusiak deitzeko modua ere, estatutuetako 14. artikulua aldatuz.