Bilbao Basket
Euroliga
Montepaschi-Gescrap Bizkaia (81-67): Italiako taldea, nagusi
Erredakzioa
Katsikarisen mutilek partida ona jokatu dute, baina atsedenaldiaren ostean Sienako taldeak kalitatearekin erraz agindu du kantxan.
-
Gescrap Bizkaia. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
81.- Montepaschi Siena (14+18+24+25): McCalebb (18), Rakocevic (6), Michelori (-), Moss (8), Andersen (18) -hasierako bostekoa- Zisis (2), Carraretto (7), Thornton (8), Ress (7), Stonerook (7) eta Aradori (-).
67.- Gescrap Bizkaia (18+14+17+18): Jackson (7), Blums (3), Mumbru (6), Banic (11), D'or Fischer (5) -hasierako bostekoa- Mavroeidis (-), Hervelle (9), Raul Lopez (-), Vasileiadis (16), Grimau (10) eta Josh Fisher (-).
Katsikarisen taldeak ezin izan du ezustekoa eman Montepaschiren etxean. Italiako taldeak 81-67 irabazi du Euroligako Top 16ko aurreneko jardunaldian. Talde beltzak lehenengo zati bikaina jokatu du, baina atsedenaldiaren ostean Sienako taldea jaun eta jabe izan da.
Gescrap Bizkaiak bikain jokatu du aurreneko zatia eta markagailuan goitik mantendu dira Katsikarisen mutilak atsedenaldira arte. Mumbruk eta Grimauk gidatu dute talde beltza erasoan eta lehenengo laurdena 14-18ko emaitzarekin bukatu da.
Bigarren laurdenean Bilbao Basketek 10 puntuko aldea eskuratu du (20-30), baina Italiako taldeak gehiago sakatu du erasoan. David Andersenek puntu garrantzitsuak lortu dite Montepaschi taldearentzat eta 32-32koa jarri dute Simoneren mutilek atsedenaldia baino lehen.
Atsedenaldiaren ostean Montepaschik erritmoa bizitu egin du eta Sienako taldea 47-37 markagailuan goitik jarri da. Hala ere, Vasileiadisek hiruko garrantzitsuak eskuratu ditu eta hirugarren laurdena 56-49koarekin bukatu da.
Bilbao Basketek ezin izan du markagailua irauli eta Bob McCalebbek erakustaldia eman du kantxan. Italiako taldeak abantaila handitu egin du eta Gescrapek 81-67 galdu du Euroligako Top 16ko aurreneko jardunaldian.