Bilbao Basket
Euroliga
Gescrap-Unicaja: Hil edo biziko partida dela aitortu du Banicek
Erredakzioa
"Galtzen badugu egoera oso zaila izango da, baina irabaztekotan arnasa hartuko dugu eta hurrengo partidei lasaitasun handiagoz egingo diegu aurre", esan du.
-
Marko Banicen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak Unicaja hartuko du etxean Euroligako Top16ko bigarren partidan (asteazkenean, 20:30ean). "Bientzat partida garrantzitsua da. Unicajak azken segundoan galdu zuen lehen partida eta porrota mingarria izan zen. Guk ondo jokatu genuen Sienan, lehen zatian, baina bigarrena oso txarra izan zen", aitortu du Unicajaren aurkako partidaren atarian eskainitako prentsaurrekoan.
"Aurten oso ondo dago Unicaja Ligan zein Euroligan. Orain baja oso garrantzitsua dute, Freelandena eta egoera hori baliatzen saiatuko gara", gaineratu du.
Argi dauka Banicek Unicajaren aurkako norgehiagoka hil edo bizikoa izango dela hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko bidean. "Galtzen badugu egoera oso zaila izango da, baina irabaztekotan arnasa hartuko dugu eta hurrengo partidei lasaitasun handiagoz egingo diegu aurre", esan du.