Publizitatea
Itxi

2021/07/19

23:47

Bilbao Basket

Fitxaketak

Angel Delgadok Bilbao Basketen barneko jokoa indartuko du

A. A. | EITB MEDIA

Dominikarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Bilboko taldearekin, eta Movistar Estudiantesetik iritsiko da.

  • Ángel Delgado

    Ángel Delgado. Argazkia: @bilbaobasket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketek Angel Delgado pibot dominikarra fitxatu du denboraldi baterako. Horrenbestez, aurreko denboraldian Movistar Estudiantesen aritu den jokalaria Bizkaiko taldeak hurrengo denboraldirako egin duen seigarren fitxaketa da.

Delgado (26 urte eta 2,08 metroko altuera) fitxatu aurretik, Bilbao Basketek Gytis Masiulis hegaleko pibot lituaniarra, Valentin Bigote hegaleko frantziarra, Andrew Goudelock eskolta estatubatuarra, Alejandro Galan Extremadurako hegal-pibota eta Rafa Luz joko-antolatzaile brasildarra kontratatu ditu.

Delgado Endesa Ligako pibot nabarmenetakoa izan zen aurreko denboraldiko azken txanpan, eta apirileko eta maiatzeko jokalaririk baliotsuena izendatu zuten.

ACB txapelketan jokatutako lehen urtean, 8,5 puntu, 7,9 errebote eta 13ko balorazioa lortu zituen denboraldi erregularrean, baina zenbakiak nabarmen hobetu zituen azken 10 neurketetan: 15,9 puntu, 12,9 errebote eta 24,5eko balorazioa.

2019-2020 sasoian, Estudiantesek fitxatu aurretik, 8,5 puntu, 5,7 errebote eta 9,2ko balorazioa lortu zituen Hapoel Holon Israelgo taldean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;