Bilbao Basket
Euroliga
Gescrap Bizkaiak Europako zortzi talde onenen artean egon nahi du
Erredakzioa
Bilboko taldeak Unicaja gainditu, Real Madrilen porrota edo Lasoren mutilek Montepaschi 23 puntu baino gehiagorekin gainditzea behar dute Europako zortzi onenen artean sailkatzeko.
Bilbao Basketek historia egiten jarraitzeko aukera paregabea izango du ostegunean. Katsikarisen mutilek Unicajaren aurka jokatuko dute Euroligako Top 16ko azkeneko jardunaldian eta sailkatzeko hiru aukera izango dituzte. Malagako taldea gainditzea, Real Madrilen porrota edo Pablo Lasoren taldeak 23 puntu baino gehiagorekin irabaztea beharko du Gescrap Bizkaiak Europako zortzi talde onenen artean sailkatzeko.
Greziako entrenatzaileak argi eta garbi utzi du prentsaurrekoan denboraldiko helburu nagusia Euroliga dela eta onenen artean egoteko gogor borrokatuko dutela.