Itxi

2021/12/01

13:54

Bilbao Basket

FITXAKETA

Bilbao Basketek Stefan Peno joko-antolatzaile serbiarra fitxatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bilboko taldeak dituen lesio ugariak direla-eta dator Bilbora, eta, bereziki, antolatzaile postua indartzeko.

  • Stefan Peno.

    Stefan Peno. Argazkia: Bilbao Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek asteazken honetan baieztatu du Stefan Peno joko-antolatzaile serbiarra fitxatu duela, Rafa Luz antolatzailearen, Andrew Goudelock eta Tomeu Rigo eskolten eta Alejandro Galan pibotaren "arazo fisikoengatik murriztuta" dagoen taldea indartzeko.

Peno (Belgrad, 1.94, 24 urte) FC Bartzelonako harrobitik ateratako jokalaria da, eta ACB liga ezagutzen du, 2016-2017 denboraldian talde katalanarekin jokatu baitzuen.

Bartzelonan ibili ondoren, Aito Garcia Renesesek Alba Berlin taldeko joko-antolatzaile serbiarra fitxatu zuen 2017-2018 denboraldian, eta 2018-2019 sasoian "bere etaparik onena izan zuen profesional gisa", batez beste 8.2 puntu, 6.1 asistentzia eta 2.9 errebote lortu baitzituen Alemaniako taldearekin.

Penok 10 partida jokatu ditu bere herrialdeko selekzio absolutuarekin, 16, 17, 19 eta 20 urtez azpikoetan aritu ondoren, eta 2020-2021 denboraldian Rasta Vechtan utzita jokatu ostean dator Bilbora. Batez beste, 5.3 puntu, 4.3 asistentzia eta 2 errebote lortu zituen Alemaniako taldean.

Penoren fitxaketa Surne Bilbao Basketek azken asteetan egin dituen beste biei gehitu behar zaie: Damien Inglis hegal-pibot frantziarra, Regimantas Miniotas berak hala nahita Zalgiris Kaunasera joan ostean ordezkatzeko, eta Khyri Thomas estatubatuarra, Goudelock lesionatua ordezkatzeko fitxatu duten eskolta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;