Itxi

Bilbao Basket

NEURKETA ATZERATUTA

Bertan behera utzi dute Bilbao Basket – Breogan partida arazo tekniko batengatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Baloi-jabetzaren denbora adierazten duen erlojuetako bat ez da behar bezala ibili, eta, konpontzen saiatu diren arren, ACBk partida beste egun baterako geroratu du.

0:45
Langileak jabetzako erlojua konpontzera eraman dutenean

ACBk bertan behera utzi du igande honetan jokatu behar zen Surne Bilbao Basket - Rio Breogan neurketa, Endesa Ligako hamabigarren jardunaldiari amaiera ematen ziona, ezin izan baitute konpondu baloi-jabetzaren denbora erakusten duten erlojuetako batek zeukan arazo teknikoa.

Hasiera batean, partida minutu batzuez atzeratu dute "arazo tekniko bat" zela medio, klubak jakinarazi duenez, baina, azkenerako, bertan behera geratu da norgehiagoka, hasiera ordua izan behar zuenetik (20:00) ordu laurden pasatxo igaro ostean.

Lehia atzeratzeko erabaki hartu duten unean, jende ugari zegoen Bilbao Arenako harmailetan, tartean Galiziako taldeko 500 jarraitzaile inguru.

ACBk bere sare sozialen bidez jakinarazi du partida bertan behera geratu dela "ezin izan direlako konpondu 24 segundoko baloi-jabetza adierazten duen erlojuetako bat ikusteko zeuden arazo teknikoak".

Bilbao Basketeen esanetan, du "kanpokoa" da

Bilbao Basketek ohar baten bidez adierazi duenez, atzerapena eragin duen arazoa klubetik "kanpokoa" da, eta "bere aldetik ahalegin guztiak egiten saiatu da neurketa joka zedin ", bai Bilboko zaleengatik, bai Lugokoengatik.