Itxi

2021/12/18

19:09

Bilbao Basket

Endesa Liga

Thomasek min hartu du eta ia bi hilabete emango ditu bajan

Agentziak | EITB MEDIA

Estatubatuarra Andrew Goudelock herrikidea ordezkatzeko fitxatu zuten azaroaren bukaeran.

  • Khyri Thomas, Bilbao Basketeko jokalaria

    Khyri Thomas, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Khyri Thomas Surne Bilbao Basketeko jokalari estatubatuarrak "lesioa du soleoan", iragan ostegunean, Miribillan, Breoganen aurka jokatutako partidan min hartu ostean. Bi hilabete inguru emango ditu bajan.

Talde bilbotarrak aditzera emandakoaren arabera, Thomasek "lesio mioaponeurotikoa du eskuineko soleoa", eta zenbaterainokoa den jakiteko jokalariaren bilakaeraren zain egongo dira.

Lehen aurreikuspenen arabera, litekeena da jokalariak zortzi aste inguru behar izatea sendatzeko.

Thomas Andrew Goudelock herrikidearen hutsunea betetzeko ekarri zuten talde bizkaitarreko arduradunek, Goudelock bera ere lesionatu ostean.

Hala ere, Goudelock sendatuta zegoen Khyri iritsi zenean eta Mumbruck baztertu egin behar izan zuen Europar Batasunekoak ez diren jokalarien kopurua gaindituta zutelako.

Ondorioz, Bilbao Basketek Goudelockek fitxa berriro indarrean jartzea espero da, jokalaria igande honetako partidan erabili ahal izateko. Bilbotarrek Kanaria Handia izango dute aurkari Miribillan. Thomasen bajaz gain, Jonathan Rouselle kapitainak ere ezin izango du jokatu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;