Bilbao Basket
Final-laurdenak (Euroleague)
CSKA Moskvak jipoitu egin du Gescrap Bizkaia lehen partidan
Erredakzioa
Bilbao Basketek eutsi egin du lehen bi laurdenetan maila ona emanez, baina bigarren zatian jaun eta izan dira errusiarrak. Azken emaitza 98-71koa izan da.
-
CSKA Moskvak 98-71 irabazi dio Gescrap Bizkaiari final-alurdenetako lehen partida. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak jipoia hartu du Euroligako final-laurdenetako kanporaketako lehen partidan. CSKA Moskvaren kantxan 98-71ko emaitzarekin galdu du talde bizkaitarrak.
Partida hasieratik nagusitasuna erakutsi nahi izan zuen CSKAk, baina abantaila handiak lortzen hasi ziren arren (15-7), Gescrap Bizkaiak garaiz erreakzionatu eta markagailua iraultzea ere lortu zuen (15-18 eta 17-20). Dena den, etxeko taldeak puntu bateko abantailarekin bukatu zuen lehen laurdena (27-26).
Bigarren laurdenean, lehenengoan baino gehiago asmatu du CSKAk saski aurrean eta arazo gehiago izan ditu Bilbao Basketek. Errusiarren kalitateak eta Gescrapeko jokalariek izan zituzten hutsek abantaila eman zioten etxeko taldeari eta 50-40ko emaitzarekin iritsi zen partida atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean dena aldatu zen. CSKA Moskva jaun eta jabe izan zen hiruko saskiratzeak, birrintzeak eta jokaldi onak borobilduta. Gescrapek ezin zuen errusiarren jokoa gelditu eta etxeko taldeak 33 puntuko aldearekin bukatu zen hirugarren laurdena (84-51).
Azken laurdenerako dena erabakita zegoen. CSKArentzat festa izan zen eta Bilbao Basketek ezin izan zuen ezer asko egin. Errusiarrek beraien zaleek gozatzeko moduko jokaldiak burutu zituzten eta azkenean garaipena eskuratu zuten X-Xeko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
98 - CSKA Moskva (27+23+34+14): Teodosic (11), Siskauskas (7), Kirilenko (11), Khryapa (11) eta Krstic (18) -hasierako bostekoa-; Gordon
(14), Shved (15), Vorontsevich (5), Kaun (2), Darjus Lavrinovic (4), Kurbanov () eta Voronov ().
71 - Gescrap Bizkaia (26+14+11+20): Jackson (7), Vasileiadis (15), Mumbru (14), Hervelle (6) eta D'or Fischer (6) -hasierako bostekoa-: Raul Lopez (4), Blums (3), Grimau (-), Banic (9), Mavroeidis (7) eta Josh Fischer (-).
Partzialak: 27-26, 50-40 (atsedenaldia); 84-51 eta 98-71 (amaiera).