Itxi

Bilbao Basket

Arazo pertsonalak

Valentin Bigotek ez du Bilbao Basketen jarraituko

EITB Media

Denboraldi honetan 11,4 puntu eta 6,6ko balorazioa lortu ditu batez beste jokatutako 19 partidetan.

  • Valentin Bigote. Argazkia: EFE

    Valentin Bigote. Argazkia: EFE

Surne Bilbao Basket eta Valentin Bigote akordiora heldu dira jokalari frantziarra kluba uzteko. 

"Erabaki honek jokalariaren nahia betetzen du bere herrialdera bueltatzeko. Klubak jokalariaren egoera pertsonala ulertu egin du akordioa lortzeko", irakur daiteke Bilbao Basketek iragarritako agirian.

Bidea batez, eskerrak eman nahi izan diote jokalariari hilabete hauetan erakutsitako profesionaltasunagatik Bilbora heldu zenetik.

Alex Mumbruren aginduetara minutu asko jokatu ditu hegaleko jokalariak; denboraldi honetan 11,4 puntu eta 6,6ko balorazioa lortu ditu batez beste jokatutako 19 partidetan.