Itxi

Bilbao Basket

Katsikarisen adierazpenak

Valentziako partida laugarren posturako "erabakigarria" izango da

Erredakzioa

"Igandean irabazten duenak laugarren bukatzeko abantaila izango du, baina jokatzeko partida gehiago geratuko dira eta guztiak izango dira garrantzitsu", adierazi du Gescrapen entrenatzaileak.

  • Fotis Katsikarisen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Fotis Katsikarisen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak Valentziari egingo dio bisita igande honetan, 12:30ean. Fotis Katsikaris bizkaitarren teknikariaren ustez laugarren posturako partida "erabakigarria" izango da igandekoa.

"Igandean irabazten duenak laugarren bukatzeko abantaila izango du, baina jokatzeko partida gehiago geratuko dira eta guztiak izango dira garrantzitsu", adierazi du Katsikarisek.

"Kontzentrazioari eustea garrantzitsua izango da (azken bost jardunaldietan), aurkarien azterketa sakona egitea eta azken partidetako gorabeherak saihestea. Bi aste falta dira fase erregularra bukatzeko eta ez da gehiegi entrenatu edota pentsatzeko denbora nahikoa izango", gaineratu du.