Bilbao Basket
OMENALDIA
Bilbao Basketek Alex Mumbruren ‘15’ dortsala erretiratuko du
Agentziak | EITB Media
Katalanak 9 denboraldiz eraman zuen zenbakia erretiratuko du Bilboko taldeak. Omenaldia Real Madrilen aurkako partidaren ostean egingo da, apirilaren 13an, asteazkenean.
-
Alex Mumbrú, Surne Bilbao Basketeko entrenatzailea.
Alex Mumbru omentzeko, Surne Bilbao Basketeko zuzendaritzak '15' dortsala erretiratzea erabaki du. Katalana 2009an iritsi zen Bilbora, eta 9 denboraldi eman zituen beltzez jantzita. Gaur egun, taldeko entrenatzailea da.
Klubak "ikonoetako bat" omendu nahi du, klubeko "historia ulertzeko ezinbestekoa" den jokalaria baita. Dortsal hori erretiratzen den bigarrena da, 2019ko irailean erretiratu baitzuten lehenengoa, Javi Salgadoren '14' dortsala.
2009 eta 2018 artean, Mumbruk 417 partida jokatu zituen Bilboko taldean. Jokalari moduan, ACB Ligako txapeldunordea izan zen 2010-2011 denboraldian, eta Europa Cupeko finalera iritsi zen 2014an. Entrenatzaile moduan, taldea ACB Ligara igotzea lortu zuen 2019an.
Omenaldia Real Madrilen aurkako partidaren ostean egingo da, apirilaren 13an, asteazkenean, Bilbao Arenan.