Bilbao Basket
Última temporada
Aaron Jacksonek ez du Bilbon jarraituko
Erredakzioa
Gescrapek hitzezko akordioa lortu du Nikoz Zisis joko-antolatzailea greziarrarekin. 28 urteko jokalaria bi urtez arituko da Bilboko taldean.
-
Aaron Jackson eta Banic. Argazkia: EFE
Aaron Jacksonek ez du Gescrap Bizkaian jarraituko, ETBk aurreratu duenaren arabera. Azken denboraldia izango da Bilbon estatubatuarrarentzat.
Gescrapek hitzezko akordioa lortu du Nikoz Zisis joko-antolatzailea greziarrarekin. 28 urteko jokalaria bi urtez arituko da Bilboko taldean. Atenasko AEKn trebatutako jokalaria da eta, hain zuzen ere, Katsikarisek handik ezagutzen du. Horrez gainera, Moskuko CSKArekin Euroligako txapeldun izan zen 2008an.