Bilbao Basket
Playoffak
Katsikaris: 'Kanporaketa jokatzeko taldea prest dagoela uste dut'
Erredakzioa
Greziako teknikariak Bilbao Basketek kontzentrazioa mentzentzen badu Baskonia gainditzeko gai izango dela azaldu du prentsaurrekoan.
-
Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE
Fotis Katsikaris Gescrap Bizkaia taldeko entrenatzaileak taldea "kontzentratuta" eta "gogotsu" ikusten duela azaldu du gaur prentsaurrekoan. Bilboko taldeak Baskonia izango du aurkari ACBko playoffetako final-laurdenetan eta aurreneko norgehiagoka Buesa Arenan jokatuko du.
"Taldea kanporaketa jokatzeko prest dagoela ziur nago oso ondo mentalizatuta baitago. Jokalariek aurten erakutsi duten gaitasuna dutela uste dute eta hori da garrantzitsuena. Taldeak kontzentrazioa mantzentzen badu, Baskonia gainditzeko gai da", adierazi du Fotis Katsikarisek.
Hala ere, Greziako teknikariak Caja Laboral "faborito" argia dela onartu du. "Alex Mumbruk gogoratu zuen bezala, haiek hirugarren gelditu dira eta gu seigarren (liga erregularrean). Horrek guztia estaen du. Dituzten jokalariengatik eta kantxa faktoreagatik faboritoak dira", azaldu du Katsikarisek.
Bilbao Basketeko entrenatzailearen aburuz, Dusko Ivanovicen mutilak "denboraldiko une onenean" helduko dira playoffetara. Izan ere, Maciej Lamperekin eta Andres Nocionirekin, Arabako taldea "Bartzelona eta Real Madrilen mailako taldea" dela esan du Katsikarisek.