Itxi

Bilbao Basket

ENDESA LIGA

Damien Inglisek ez du Bilbao Basketen jarraituko

AGENTZIAK| EITB Media

Klubak jakinarazi duenez, hegaleko pibot frantziarrak ez du berritzeko zuen proposamena onartu eta bere hurrengo taldea Kanaria Handia izango da.

  • Damien Inglis

    Damien Inglisek ez du Bilbao Basketen jarraituko. Argazkia: @bilbaobasket

Damien Inglisek ez du Bilbao Basketen jokatuko datorren denboraldian. Hegaleko pibot frantziarrak, ez du Bilbon jarraitzeko zuen proposamena onartu eta Kanaria Handian jokatuko du.

Inglis, pasaden azaroan iritsi zen Bilbora, denboraldia hasita zegoela. "Beltzezko gizonekin" egondako hilabetetan, frantziarrak 24 partida jokatu ditu, batez beste 11,5 puntu sartuz eta erasoan taldeko erreferentzietako bat bilakatuz.

Konfirmazio ofizialaren zain, Inglisen ordezkoa Denzel Andersson hegaleko pibot suediarra izango da. Anderssonekin, Bilbao Basketek denboraldi berrirako taldea osatuta izango luke.